Bestak 2023

Lehiaketa, dantza eta azokaz hornitua dator Igantziko besten aitzineko asteburua

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 21a, 09:00
Herriko dantzariek besten aitzineko ohiko emanaldia eskainiko dute larunbat arratsean.

Larunbat eguerdian frontenis txapelketako finala, arratsean dantza emanaldia eta igandean gazta lehiaketaren hemezortzigarren edizioa izanen dituzte, bertzeak bertze

Igantziko bestak irailaren 28tik urriaren 1era ospatuko dituzte baina, ohi bezala, aitzineko asteburuan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Larunbat arratsean herriko dantzarien emanaldia eta igande eguerdiko gazta lehiaketa izanen dira ekitaldi nagusiak.

  • Irailaren 23an, larunbatean 09:30ean gosaria izanen dute Ziobin. 10:00etan plater-tiroa Ziobin. 12:00etan herriko frontenis txapelketako finala (Peio Migelena eta Jokin Mitxeo, Iñigo Telletxea eta Mikel Urtxegiren kontra) eta hirugarren posturako partida (Joritz Eugi eta Manex Sarasola, Josu Iturbide eta Urtzi Loiarteren kontra) jokatuko dituzte. 16:00etan mus eta partxis lehiaketa Baratzondon. 20:00etan herriko dantza taldearen emanaldia.
  • Irailaren 24an, igandean 10:00etan karrika buelta eginen dute txistulariek. 11:00etan artisau azoka. 12:00etan gazta lehiaketaren hemezortzigarren edizioa eginen dute. 18:30ean karrika buelta kankailu eta buruhandiekin, herriko trikitilari gazteen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun