Bira Nafarroan Barna programaren bigarren fasea irailaren 21ean abiatuko da, kontzertu programazio zabalarekin. Nafarroa osoan 22 kontzertu izanen dira, baina horietako bakarra eskualdean: urriaren 29an Etxeberriko Ane Martija bakarlaria izanen da Lesakako Harriondoa kultur etxean. Halere, Joseba Irazoki musikari beratarrak ere emanaldiak eskainiko ditu azaroan Lizarran eta Agoitzen.
2021az geroztik Nafarroan sortzen ari den musika-eszena bultzatzeko sortutako egitasmoa da. Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak NICDO sozietate publikoaren eta Navarra Music Commission musika bulegoaren bidez sortutako ekimena bi hilabete baino gehiagoz luzatuko da 22 kontzertu emateko Nafarroako 22 herritan, non 17 artista eta talderen proposamenak aurkeztuko diren.
Kontzertuetako sarrerak, udal bakoitzak gaitutako kanalen bidez eskura daitezke eta 5 euroko prezioa dute, udaletxeetan bere garapenerako eragin diren gastuak estaltzeko.
‘Bira Nafarroan Barna’ ekimenaren hurrengo kontzertuen programazioa eskuragarri dago www.culturanavarra.es webgunean eta halaber, zikloaren karteldegian jarritako QR kodearen bidez kontsulta daiteke.