Giro eta umore ederra izan dute Lesakako Arrano elkartearen egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 18a, 11:00
Musika eta giro ederra izan zuten Arrano Eguneko bazkalondoan.

Lesakako Arrano elkartearen eguna ospatu zuten larunbatean. Eguraldi goxoa lagun, mendi irteera egin zuten Agiñara eta bidean puxka bilatze ginkana umoretsua ere izan zuten. Agiñan gosaldu zuten mendizaleek eta herrira bueltan, bazkari ederra izan zuten. Etxalarko asau egileek prestatutako haragi goxoa dastatzeko aukera izan zuten. Bazkalondoan ere giro polita izan zen, musika eta antzerkiarekin.

Mahaitik altxatuta ere, poteo musikatua izan zuten Tripus Trapus batukadarekin eta eguna borobiltzeko, gauerdian hasita, DJ Infernurekin musika izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun