138 txirrindularik parte hartu dute Lesakako mendi bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 18a, 14:00
138 txirrindulari abiatu ziren plazatik Lesakako mendi biziklea ibilaldian.

Eguraldi epela eta haize hego goxoa lagun, 138 txirrindularik parte hartu zuten igande goizean Lesakan Beti Gazte elkarteak antolatutako mendi bizikleta ibilaldian. Horietako aunitzek ibilbide luzea aukeratu zuten, 37 kilometrokoa eta bertze zenbaitek laburra, 23 kilometrokoa.

Proba bukatzerakoan, jan-edatekoaz gain eta kamixetaz gain, Katea Bikek emandako bizikleta bat zozketatu zuten eta Hondarribiko Iñigo Yarza Sistiagari (171 zenbakia) egokitu zitzaion.

Iñigo Yarza hondarribitarrari egokitu zitzaion Katea Biken eskutik zozketatutako bizikleta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun