Haurraren loari buruzko ikastaroa emanen dute irailaren 27an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 19a, 09:00
0 eta 6 urte arteko haurraren loa izanen dute hizpide irailaren 27ko solasaldian.

Bortzirieteko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik, Sabeletik Mundura elkarteak emanen du asteazkenean 17:00etan Pello Apezetxea kultur etxean

Haurtzaroari buruzko bi ikastaro antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Bigarrena irailaren 27an izanen da. 0-6 urteko haurraren loari buruzko ikastaroa emanen du Sabeletik Mundura elkarteak.

Hilabeteko azken asteazkenean, 17:00etan izanen dute hitzordua Etxalarko Pello Apezetxea kultur etxean. Izena emateko epea irailaren 21ean bukatuko da, hezitzailea@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatziz edo 948 535 036 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun