Sustrails Open Enduro lehen proba Lesakan eginen dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 20a, 12:00

Irailaren 23 eta 24an eginen den Bizibide Enduro BTT probaren ondotik Igantzin eta Basaburuan jokatuko dira bertze biak

Irailean eta urrian Sustrails Open Enduro BTT txapelketa jokatuko da, hiru asteburuko bizikletentzako enduro txapelketa. Lehenengo jardunaldia Lesakako Bizibide BTT zentroan eginen da irailaren 23an eta 24an; bigarrena, urriaren 7an eta 8an Irrisarri Land-en (Igantzi); eta hirugarrena eta azkena, urriaren 21ean eta 22an Basaburua MTB zentroan.

Irailaren 23an eta 24an izanen da Lesakako lasterketa eta urriak 7an eta 8an Igantziko Irrisarri Bike Enduro proba. Azken proba, aldiz, Basaburuan eginen dute, urriaren 21ean eta 22an.

Dagoeneko, Bizibide-Lesakako lehen lasterketarako izena emateko epea zabalik dago eta esteka honen bidez egin beharko da.

Interesa duten pertsonek lehen jardunaldi honetarako bakarrik eman dezakete izena edo lehiaketako hiru asteburuak barne hartzen dituen Sustrails-en pack osoa eskuratu dezakete. Karrera bakoitzeko prezioak 45 euro (federatuak) eta 55 euro (ez federatuak) dira. Hiru lasterketetako pack-a erosiz gero, prezioa 120 euro (federatuak) eta 150 euro (federatu gabeak) izanen litzateke. Sustrailseko Bizibide Enduro lehen lasterketa hau Lesakako udalak antolatu du eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun