Ipar martxari buruzko hitzaldia izanen dute irailaren 22an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 19a, 08:00
Ipar martxari buruzko solasaldia izanen dute ortziralean Lesakan.

San Fermin elkarteak antolatuta, Noelia Martin instruktorea izanen da hizlari ortziralean 18:30ean erabilera anitzeko udal aretoan

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak ipar martxari buruzko solasaldia antolatu du irailaren 22an, ortziralean, 18:30ean Koskonta bidea 7ko erabilera anitzeko udal aretoan. Noelia Martin ipar martxako instruktorea izanen da hizlari eta sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun