Canabal eta Aldabe igantziarrak txapeldun Lezoko Josetxo Etxandi Memorialean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 15a, 14:00

Oihan Canabal eta Joseba Aldabe igantziarrak txapeldun izan dira Lezoko Josetxo Etxandi Memorialaren 47. edizioan.

22-18 irabazi zieten irailaren 14ko finalean Murua eta Garmendiari

Lezoko Josetxo Etxandi 47. Memoriala pilota txapelketa irabazi dute Oberenako Oihan Canabal eta Joseba Aldabe igantziarrek, gizonezkoen senior elite kategorian. Irailaren 14ko finalean 22-18 irabazi zieten Soraluzeko Ander Muruari eta Lapkeko Beñat Garmendiari.

Indartsu hasi ziren igantziarrak eta 13-5 aitzinetik zirela, bazirudien erraz lortuko zutela txapela. Baina gipuzkoarrek partida berdintzea eta aitzinetik jartzea ere lortu zuten (14-15). Igantziarrek lanean segitu zuten, ordea, eta garaipena lortu zuten.

Promesa mailako buruz buruko finalean, Lapkeko Beñat Zubizarretak 22-14 irabazi zion Lezamako Oier Hormaetxeri.

Jaialdia bukatzeko, emakumeen txapelketako finala jokatu zen. Lea Ibarrako Olatz Arrizabalagak eta Gaztelekuko Nora Mendizabalek erraz irabazi zieten Lea Ibarrako Amaia Aldai eta Aloña Mendiko Uxue Osesi (22-5).

Lezoko 47. Josetxo Etxandi memorialeko txapeldun eta txapeldunorde guztiak, antolatzaile eta laguntzaileekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun