'Hitzaztanak' tailerra izanen dute irailaren 21ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 18a, 20:00
Izaskun Mujikak indarkeriarik gabeko komunikazioa landuko du 5 eta 8 urte arteko haurrekin.

Izaskun Mujikaren eskutik, ortzegunean 17:30ean liburutegian indarkeriarik gabeko komunikazioa landuko dute, 5-8 urteko haurrekin

Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegian programaren baitan, indarkeriarik gabeko komunikazioa lantzeko Hitzaztanak, ahoz goxatzen duten laztanak tailerra emanen du Izaskun Mujikak irailaren 21ean, ortzegunean 17:30ean hasita liburutegian, 5-8 urteko haurrei zuzendua. Guttienez 5 eta gehienez 20 haurrentzat (gurasoak kanpoan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun