Eskubaloi partida eta haurrentzako entrenamendua izanen dira larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 15a, 13:00

Goizen haurrentzako entrenamendua eta arratsaldean partida izanen dira. Argazkia: Armin Kübelbeck/Wikipedia.

Eskubaloia izanen da protagonista asteburuan Berako Toki Ona kiroldegian. Larunbat goizean 8 eta 12 urte arteko haurrek eskubaloi ezagutzeko saioa izanen dute 10:00etatik 11:00etara. Arratsaldean, aldiz, gizonezkoen Txingudi eta Leizaran taldeen arteko lagunarteko partida izanen da 18:30ean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun