Bestak 2023

Berako Illekueta auzoko bestak ospatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko irailaren 14a

Gure Txokoa Dantza Taldeko haurrak iazko Illekuetako bestetan egindako emanaldian.

Heldu den asteburuan besta giroa izanen dute Berako Illekueta auzoan. Larunbatean eta igandean ospatuko dituzte auzoko bestak, eta egitarau bete-betea antolatu dute.

12:00etan bestak hasteko Konpaneko zubitik suziria botako dute eta kalejira eginen dute buruhaundiekin, erraldoiekin eta gaiteroekin. 13:00etan herri kirol saioa izanen da eta ondotik, 14:30ean auzotarren bazkaria eginen dute Illekueta karrikan.

Arratsaldean izanen du segida bestak. 16:30ean haurrentzako jokoak izanen dituzte: toka, apoaren jokoa... Ondotik, 18:00etan mus txapelketa jokatuko dute, eta 19:00etan Bera Kantarikoak ibiliko dira kantari. Eguna borobiltzeko 20:30ean zezesuzkoa eta 21:00etan hasita DJ Elepuntorekin dantzaldia izanen dituzte.

Igandean ere zer egina izanen da auzoan. 12:00etan auzoko meza izanen dute eta 12:30ean haurrentzako Pontx pailazoaren emanaldia.16:00etan haurrentzako jokoak izanen dira, eta 19:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeko haurrek eta gazteek emanaldia eginen dute. Bestak bukatzeko pintxo dastaketa izanen da 20:30ean. Bertan parte hartu nahi dutenek 20:00ak baino lehen utzi beharko dituzte pintxoak txosnan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun