Bestak 2023

Berrizaungo bestak buruilaren 16an ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 14a, 10:00
Giro ederra izanen dute aurten ere Berrizaungo bestetako auzo bazkarian eta bazkalondoan.

Auzo bazkariaren ondotik Chuchin Ibañez eta Jesús Tapiz mariatxiak ariko dira eta mus txapelketa eta bingoa izanen dute

Azken urteetan berreskuratutako Berrizaungo bestak martxan dira aurtengoan ere. Buruilaren 16an izanen dira eta egitarau zabalekin.

Larunbatean 12:00etan txupinazoa bota eta dantza emanaldia izanen dute. 14:00etan auzo bazkaria. 16:00etan Chuchin Ibañez eta Jesus Tapiz mariatxiak eta mus txapelketa jokatuko da. 18:00etan Jokoak. Bingo berezia izanen da 20:00etan DJ Infernuren musika. Gauerdian Txosnan besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun