Lesakako Arrano elkartearen eguna ospatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 13a, 08:00
Giro ederra izan zuten joan den urteko Arrano egunean.

Irailaren 16an ospatuko dute Lesakan Arrano Eguna, egitarau zabalarekin.

Egitaraua

Egitarauari dagokionez, irailaren 16an, larunbat goizean, mendi buelta eginen dute Agiñara, 09:00etan abiatuta eta puskak bilatzea ere eginen dute. 10:30ean Agiñan gosaria izanen dute. 14:30ean bazkaria izanen dute, Etxalarko asau egileen eskutik. 18:00etan poteo musikatua izanen dute Tripus Trapus batukadarekin eta gauerdian hasita, DJ Infernu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun