Julen Goia xake jokalari lesakarrak ederki hasi du denboraldia

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 12a, 18:00
Julen Goia Mitxelena lesakarrak Nafarroako zirkuituko lehen torneoa irabazi du, jokatutako sei partidak irabazita.

Irungo Bidasoa xake eskolan ari den Julen Goia Mitxelena sei urteko lesakarrak ederki hasi du denboraldia. Briviescan (Burgos) jokatutako xake txapelketan bigarren izan da eta Nafarroako zirkuituko lehen xake torneoa irabazi du, sei partidatan sei garaipen lortuta.

Julen Goia Mitxelena lesakarra bigarren izan da Briviescan (Burgos) jokatutako xake txapelketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun