Beti Gazte kantarin, muxiko taldean edo irakurle taldean parte hartzeko deia egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 12a, 11:00
Beti Gazteko Muxiko taldea asteazken arratsaldetan biltzen da. Kantariek eta irakurleek ere ateak zabalik dituzte.

Beti Gazte Kantarin (ortzegunetan, bi astetik behin), muxiko taldean (asteazkenetan 18:30ean) edo irakurle taldean (larunbatetan hilabetean behin) parte hartzeko deia egin du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Horretarako 617 21 24 49 telefono zenbakira deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun