Haurtzaroari buruzko bi ikastaro prestatu dituzte irailerako Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 12a, 09:00
Zer egin dezakegu gure haurrek sexualitate aske eta osasuntsua izan dezaten? Galdera hori erantzuten saiatuko dira irailaren 20an Lesakan emanen duten ikastaroan. Argazkia: guraso.eus

Irailaren 20an ‘Sexualitatea haurtzaroan’ ikastaroa emanen dute Beran eta hilaren 27an haurraren loari buruzkoa Etxalarren

Haurtzaroari buruzko bi ikastaro antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Zer egin dezakegu gure haurrek sexualitate aske eta osasuntsua izan dezaten? Galdera horri erantzuteko ‘Sexualitatea haurtzaroan’ ikastaroa emanen dute Iratxe Arretxea eta Itsaso Baquedano sexologoek irailaren 20an, asteazkenean 17:00etan Lesakako Koskontako Bidea 7ko udal aretoan. Izen ematea irekia dago irailaren 15ª arte 948 63 50 36 telefonoan, 634 22 36 59 whatsapp zenbakian eta info@bortziriakgz.eus helbide elektronikoan.

Haurraren loaz Etxalarren

Irailaren 27an, berriz, 0-6 urteko haurraren loari buruzko ikastaroa emanen du Sabeletik Mundura elkarteak. Hilabeteko azken asteazkenean, 17:00etan izanen dute hitzordua Etxalarko Pello Apezetxea kultur etxean. Izena emateko epea irailaren 21ean bukatuko da, hezitzailea@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatziz edo 948 535 036 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun