Ortzegun honetan, irailak 14, Santa Krutz egunean, txupinazoarekin emanen zaie Etxalarko Urritzokieta auzoko bestei hasiera. 12:00etan meza izanen da Santa Krutz ermitan eta ondotik auzotarrek eskainitako luntxa.
Hurrengo egunean, irailaren 15ean, ortziralean 17:00etan txokolatada izanen da Sainduneko zubian eta iluntzean zingar jatea.
Irailaren 16a, larunbata, izanen da auzoko bestetako egun nagusia. 14:00etan Asaua izanen da, arratsaldean Elizagoien ahizpen erromeria eta jokoak, 20:00etatik 22:00etara ogitartekoak, 22:00etan Etxalarko gazteen kontzertua eta egunari akabera emateko auzoko DJ-a.
Txukuntze lanak
Irailaren 17an, igandearekin bukatuko dira bestak; 12:00etan meza izanen dute Santa Krutz ermitan eta arratsaldean, auzoa beti bezala txukun-txukun eta dotore uzteko, desmuntatze eta txukuntze lanak eginen dituzte.