Zerbitzu anitzetako langilea kontratatu nahi du Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 8a, 19:00

Lesakako herriarentzat aritzeko zerbitzu anitzetako langilea kontratatu nahi du udalak, aldi baterako.

Aldi baterako lan eskaintzarako dokumentazioa irailaren 18ra bitarte aurkez daiteke

Aldi baterako lan eskaintza egin eta zerbitzu anitzetako langile moduan aritzeko pertsona bat kontratatu nahi du Lesakako udalak. Dokumentazioa aurtezkeko azken eguna irailaren 18a izanen da, 12:00a baino lehen, Lesakako udal bulegoetan. Deialdiaren oinarriak www.lesaka.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun