Lesakako Arrano elkartearen eguneko bazkarirako txartelak hartzeko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 8a, 13:00

Giro ederra izan zuten joan den urteko Arrano egunean.

Irailaren 16an ospatuko dute elkartearen eguna, baina bazkarirako txartelak irailaren 11ra bitarte eskura daitezke

Irailaren 16an ospatuko dute Lesakan Arrano Eguna, egitarau zabalarekin. Tartean bazkaria ere izanen dute eta bazkarirako txartelak hartzeko epea irailaren 11n, astelehenean, bukatuko da. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek 25 euro eta haurren menua 10 eurokoa izanen da.

Egitaraua

Egitarauari dagokionez, irailaren 16an, larunbat goizean, mendi buelta eginen dute Agiñara, 09:00etan abiatuta eta puskak bilatzea ere eginen dute. 10:30ean Agiñan gosaria izanen dute. 14:30ean bazkaria izanen dute, Etxalarko asau egileen eskutik, eta aipatu bezala, txartelak hilaren 11ra bitarte eskura daitezke. 18:00etan poteo musikatua izanen dute Tripus Trapus batukadarekin eta gauerdian hasita, DJ Infernu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun