‘Organorako musika Nafarroan’ zikloko kontzertua izanen dute Lesakan urriaren 27an

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 8a, 16:00

'Organorako Musika Nafarroan' zikloaren aurkezpena ortzegunean egin zuten. Kontzertuetako bat Lesakan izanen da.

Ziklo honetako 39. edizioaren musika Iruñea, Los Arcos, Tafalla, Tutera, Alesbes, Uztarroze eta Esa ere ailegatuko da

Organorako Musika Nafarroan zikloa 39. edizioa eginen dute irailean eta urrian. Zikloak bere helburu nagusiarekin jarraitzen du: organo musika Nafarroan zehar eramatea. Iruñea, Los Arcos, Tafalla, Tutera, Alesbes, Uztarroze, Esa eta Lesaka bisitatuko ditu irailaren 15etik urriaren 28ra bitartean.

Zehazki, Lesakari dagokionez, Santiago Banda organo-jotzaileak kontzertua emanen du urriaren 27an, ortziralean 18:30ean Lesakako San Martin elizan. Lesakako Roqués organoa zaharberritu berria da eta adituen erranetan, «bere ezaugarri bereziengatik, Iberiar Penintsulako organogintza erromantikoan erreferente izateko joera du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun