'Bidaia' ikuskizuna ikusteko aukera izanen da Beran irailaren 23an

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 6a, 17:00

René Zugarramurdi artistak zuzendu du ikuskizuna eta aitzinetik Hondarribian, Hendaian eta Baionan eman dute. Toki Ona kiroldegian izanen da emanaldia eta sarrerak dagoeneko salgai daude.

Lana bortz zatitan banatuta dago, eta horietan euskal lurraldearekin lotutako aldi historiko garrantzitsuenak erakusten dira, historiaurretik gaur egunera arteko gertaerak barne hartuz. Lana osatzen duten testuak latinez, gaztelaniaz, frantsesez eta euskaraz idatzita daude.

Hendaiako orkestra da musikaren arduraduna eta horiekin batera sei abesbatzek hartuko dute parte, tartean eskualdeko abeslariek osatzen dute Giltzarrik. Berako Labiaga ikastolako ikasle batzuk ere hartuko dute parte emanaldian. Denera 200 lagun baino gehiago ariko dira oholtzan.

Toki Ona kiroldegian izanen da ikuskizuna 20:00etan eta 90 minutuko luzera izanen du. Sarrerak dagoeneko salgai daude berako Agara Prentsan, Lesakako Telletxea estankoan edota esteka honen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun