Carmen Larrazen lehenengo egonaldia uztailaren 3tik 7ra egin zuten Harriondoan eta irailaren 11tik 30era izanen da programa honetako laugarren eta azken egonaldia, leku berean. Epe horretan Luz garatuko du, zientziak eta arteak bat egiten duten ikerketa eta sorkuntza prozesu bat, hain zuzen. Argiaren printzipioak artistikoki nola adierazi eta, aldi berean, zientziaren esparruan arte sorkuntzako tresnak transmisio pedagogikoa egiteko nola erabil daitezkeen ikertuko du.
Bitartekaritza-jarduerak
Egonaldietan, profesionalek bitartekaritza-jarduerak egiten dituzte herri bakoitzeko publikoarekin, eta hausnarketarako topaketak egiten dituzte, tailerren eta solasaldien bidez. Azkenik, bertako ikusleek egoitza bukatzean sormen-egonaldi horietan landutako obraren emanaldi bat izaten dute, dantza garaikidea sustatzeko helburuarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!