Balerdi Balerdi taldeak kontzertua emanen du larunbatean Berako Kataku ostatuan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 6a, 13:00

Uda sasoiaren ondotik, kultur programazioa berrartuko du Berako Kataku ostatuak. Larunbatean, 22:00etan, izanen da lehen kontzertua eta ibilbide luzeko Balerdi Balerdi taldeak emanen du.

Aurten kaleratutako Udaberri alua diskoa aurkeztuko du taldeak Beran. Lau musikarik osatzen dute taldea, eta tartean bi dira beratarrak: Petti eta Anxel Iraola.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun