Eskolako jangelan ordezko sukaldari eta zaintzaile izateko deia egin du Arantzako Guraso Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 5a, 10:00

Bete beharreko baldintzak hauek izanen dira: euskaraz jakitea, ordezkapena egin behar denean lanerako prest eta libre egotea eta ordezkapena egin ala ez, egin beharreko lana aitzinetik ikasteko borondatea izatea.

Aukeraketa egiterakoan, berriz, heziketarekin zerikusia duen formakuntza izatea, herritarra izatea, langabezian egotea eta eskolako ikasleen guraso izatea hartuko dituzte kontuan, orden horretan. Horiek ez dira derrigorrez bete beharreko baldintzak. Hautagai bat baino gehiago dauden kasuetan ordena zehazteko erabiliko ditu guraso elkarteak.

Langileek eskolako egutegia izanen dute, eta ordutegiari dagokionez, sukaldaria 09:00etatik 15:00etara eta zaintzaileak 12:50etik 14:20ra ariko dira.

Izen ematea

Soldata ostalaritzako hitzarmenaren araberakoa izanen da eta izena eman nahi duenak guraso elkarteko helbidera idatzi beharko du (arantzakogurasoelkartea@gmail.com) eta curriculuma e-mailez bidali edo guraso elkarteko buzoian utz dezake. Zalantzarik izanez gero, ondoko telefonoetara dei daiteke: 669 34 67 57 eta 677 65 33 84.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun