Josu Urrestarazu nagusitu da Igantziko IV. Mendi Duatloian

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 4a, 13:00

Binaka Arantzako Dani Iparragirre eta Koldo Herrera sunbildarra nagusitu dira, Sunbillako Bertiz anaien aitzinetik.

Argazkiak: Oskar Txoperena eta Bidaltxo Etxarte.

Irailaren 3an. igandean egin dute aurten laugarren edizioa bete duen Igantziko Mendi Duatloia, XIII. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko lehen proba. Parte hartzailek 4,3 kilometro mendi lasterketan (183 metroko desnibelarekin), 18,8 kilometro mendi bizikletan (714 metroko desnibelarekin) eta bertze 4,3 kilometro berriz lasterka egin behar zituzten, Denera 84 kirolarik lortu dute proba bukatzea (24 banaka eta 30 bikote). Argazkiak: Oskar Txoperena eta Biltoki elkartea

Banakako proban, 24 kirolarik osatu dute podiuma eta, iaz bezala, Urtsuarango Josu Urrestarazu izan da bizkorrena, ordubete, 40 mintu eta 20 segundoko denborarekin, Ugaoko Unai Mateos bizkaitarra izan da bigaren (1.43.22) eta Villabonako Eneko Gurrutxagak osatu du podiuma (1.44.01). Eskualdeko kirolarien artean, Igor Agesta doneztebarra hamabostarren izan da (2.04.00), Joseba Telletxea lesakarra hamaseigarren (2.04.54), Eneko Herrera sunbildarra hamazazpigarren (2.06.22) eta Jose Luis Tapia lesakarra hogeita hirugarren (2.28.02).

Binaka, berriz, 30 bikotek osatu dute ibilbidea. Horien artean bizkorrenak Arantzako Dani Iparragirre eta Sunbillako Koldo Herrera izan dira, ordubete, 37 minutu eta 7 segundoko denborarekin. Bigarren postua Sunbillako Eneit eta Ekaitz Bertiz anaiek eskuratu dute (1.38.49). Xabier Sanchez eta Aitor Auriarrain gipuzkoarrek osatu dute podiuma, irabazleek baino sei minutu eta erdi gehiago erabilita (1.43.36).

Binaka mistoan, Intza Mitxelena eta Beñat Izagirre oiartzuarrak izan ziren bizkorrenak (1-52.49), Igantziko Nerea Arteaga eta Aitor Almandozen (1.57.17) eta Berako Ane Eltzaurdia eta Joseba Lasarteren aitzinetik (1.59.01).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun