Gaur 12.501 eurotan esleitu dute hamargarren postua, aurreikusitakoa (2.551 €) baino 995 tanto gehiagotan
Bertze urtetan bezala, bi posturik garestienak zortzigarrena eta hamaikagarrena, bakoitza 3.740 eurotan atera dituzte, eta biak, tasatutako prezioan esleitu dituzte. Dena den, hamargarren postua da gehien hobetu dutena 2.551 eurotik 12.501 eurotara altxatuz. Hutsean gelditu dira 15, 17, 18 eta 19. postuak hutsean gelditu dira.
Lehen enkantean esleitu diren 17 postuengatik gutienez 41.197 euro hartuko ditu Etxalarko Udalak, aurreikusitakoa baino 3.256 euro gehiago, eta, ikusi behar irailaren 12an, bigarren enkantea egiten denean emaitzak oraindik gehiago hobetzen diren.
Gogoratu behar da 2000. urtean 50.000 euro lortu zituela Etxalarko Udalak eta 2004an 81.875 euro.
Irailaren 8an, heldu den ortzirale eguerdiko 12etan bukatzen da sesta emateko aukera (prezioaren seiren bat igo beharko litzateke gutienez) eta hutsean gelditutako 4 postuak eta sesta ematerakoan hobetzea izan dutenekin, berriz eginen da enkantea irailaren 12an, asteartea, arratsaldeko 7etan.
EHIZA-POSTUEN LEHEN ENKANTEA 2023 | ||
Postuak | Tasazioa | Errematea |
1. postua | 1.052,00 | 0,00 |
2. postua | 1.052,00 | 1.052,00 |
3. postua | 2.529,00 | 2.529,00 |
4. postua | 1.970,00 | 1.970,00 |
5. postua | 2.529,00 | 2.529,00 |
6. postua | 1.970,00 | 1.970,00 |
7. postua | 2.529,00 | 2.529,00 |
8. postua | 3.740,00 | 3.740,00 |
9. postua | 2.551,00 | 2.551,00 |
10. postua | 2.551,00 | 12.501,00 |
11. postua | 3.740,00 | 3.740,00 |
12. postua | 1.892,00 | 1.892,00 |
13. postua | 1.666,00 | 0,00 |
14. postua | 1.052,00 | 0,00 |
15. postua | 1.052,00 | 0,00 |
16. postua | 410,00 | 410,00 |
17. postua | 410,00 | 0,00 |
18. postua | 410,00 | 0,00 |
19. postua | 1.052,00 | 0,00 |
20. postua | 1.892,00 | 1.892,00 |
21. postua | 1.892,00 | 1.892,00 |
37.941,00 | 41.197,00 |