Etxalarko Larraburua elkarteak Bilbora eskurtsioa antolatu du irailaren 9rako

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 3a, 09:00
Larraburua elkarteko kideak duela urte batzuetako ateraldian.

Irailaren 9rako eskurtsioa antolatu du Etxalarko Larraburua elkarteak. Larunbatean 08:00etan autobusa hartu eta goizean Bilbo historikoa eta alde zaharra ezagutzeko bisita gidatua izanen da. Bazkaldu ondotik Artxandara igo edo Bakio aldera bisita eginen dute eguraldiaren arabera. 20:30 aldera Etxalarrera itzultzea aurreikusita dago.

Izena emateko 664 38 73 43 edo 623 15 34 38 telefonoan egin behar da. Irteera guztientzat idekia bada ere, lehentasuna bazkideek izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun