Igantziko IV. Mendi Duatloia igandean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 1a, 09:00

Irailaren 3an eginen dute aurten laugarren edizioa beteko duen Igantziko Mendi Duatloia, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitiko lehen proba. Igandean 10:30ean hasiko da proba eta parte hartzailek 4,3 kilometro mendi lasterketan (183 metroko desnibelarekin), 18,8 kilometro mendi bizikletan (714 metroko desnibelarekin) eta bertze 4,3 kilometro berriz lasterka egin beharko dituzte. Izena kirolprobak.com atarian eman daiteke irailaren 2ra arte.

Aitzinetik izena emanez gero, bakarkako proban parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira eta erreleboka 30 euro. Parte hartzaileen kupora ailegatzen ez bada, probaren egunean ere ematen ahal izanen da izena. Kasu horretan, prezioak aldatuko dira: banakako probarako 25 euro ordaindu beharko dira eta erreleboka parte hartzeko 40 euro.

Proba nagusiaren aitzinetik, 09:30ean haurren duatloia eginen dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun