Larunbateko kontzertuarekin bukatuko da Arantzako Aterpeak aurten antolatutako musika zikloa. Uztailean Joseba Irazoki eta Agararen kontzertua izan zuten, eta abuztuan, aldiz hiru emanaldi izan zituzten: Arima Soul Systemena eta DJ Makalarena, Janus Lesterrena eta Keu Agirretxearena eta Mikel Arakistainena.