Uso postuen enkantea eginen dute Etxalarren larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 30a

21 postu aterako dituzte enkantera larunbatean Etxalarren.

Etxalarko Udalak Iarmendiko ehiza tokiko ehiza postuen enkantea eginen du larunbatean, irailaren 2an. Ekitaldia, Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Gunean eginen dute 12:00etan eta 21 ehiza postu jarriko dituzte enkantean.

21 postu daude eskuragarri, eta esleitutakoak abenduaren 10era arte izanen dituzte erabilgarri ehiztariek. Hauek dira lizitazioaren hasierako prezioak:

  • 1. postua: 1.052 euro
  • 2. postua: 1.052 euro
  • 3. postua: 2.529 euro
  • 4. postua: 1.970 euro
  • 5. postua: 2.529 euro
  • 6. postua: 1.970 euro
  • 7. postua: 2.529 euro
  • 8. postua: 3.740 euro
  • 9. postua: 2.551 euro
  • 10. postua: 2.551 euro
  • 11. postua: 3.740 euro
  • 12. postua: 1.892 euro
  • 13. postua: 1.666 euro
  • 14. postua: 1.052 euro
  • 15. postua: 1.052 euro
  • 16. postua: 410 euro
  • 17. postua: 410 euro
  • 18. postua: 410 euro
  • 19. postua: 1.052 euro
  • 20. postua: 1.892 euro
  • 21. postua: 1.892euro

Enkantean ematen den tanto bakoitza hamar eurokoa izanen da eta behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak hasierako prezioaren %30 ordainduko du fidantza gisa.  

Baldintza guztiak esteka honetan daude eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun