Berako Musika Eskolan izena emateko epea irekiko dute irailaren 1etik 8ra

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 30a

Ortziralean, irailaren 1ean hasi eta heldu den ortziralera arte, irailaren 8ra arte Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan izena emateko aukera izanen da.

Izen ematea astelehenean, asteazkenean eta ortziralean 12:30etik 16:00etara egin beharko da, eta asteartean eta ortzegunean 09:30etik 13:00etara.

Matrikula egiten dutenek, asteazkenean, irailaren 6an, 17:00etan izanen dute musika tresnaren ordua finkatzeko hitzordua. Ikasturtea, aldiz, irailaren 8an hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun