Beti Gazten futbolean ari nahi duten futbolarien gurasoekin bilera ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 29a, 17:00

Irailean hasiko da  kirol denboraldi berria, eta hori prestatzeko buru-belarri lanean ari dira Lesakako Beti Gazte taldeko kideak. Taldeen nondik norakoen berri emateko eta antolaketa lana egiteko futbolean aritu nahi duten haurren gurasoekin bilerak eginen dituzte, ortzegunean, hilaren 31n Mastegi futbol zelaian.

18:00etan izanen da lehen bilera, eta 2016an jaitakoen gurasoak deitu dituzte. Ondotik, 18:30ean 2015ean jaiotako benjamin mistoen eta 2014an jaiotako benjamin mutilen gurasoak elkartu dira. 19:00etan 2013an eta 2012an jaiotako mutilenak, eta azkena 19:30ean izanen da eta 2014an, 2013an eta 2012an jaioteko neska alebinen eta benjaminen gurasoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun