Ordiziara bidaia antolatu du Lesakako jubilatuen elkarteak irailaren 6an

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 29a, 14:00
Ordiziako azoka famatua bisitatuko dute Lesakako jubilatuek datorren asteazkenean.

Ordiziako azoka ikusteko asmoz, Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Ordiziara bidaia antolatu du irailaren 6rako, heldu den asteazkenerako. Txartelak erosteko hondarreko eguna, dena den, irailaren 1a, ortziralea, izanen da.

Autobusa heldu den asteazkenean, irailaren 6an, 08:00etan abiatuko da. Ordiziako azoka ikusi ondotik, bazkaria izanen dute Aginaga sagardotegian, sagardotegiko ohiko menuarekin, kaba, kafea eta likoreak barne dituztela. Bazkalondoan Zarautz bisitatuko dute.

Txartelak jubilatuen ostatuan erosteko azken eguna irailaren 1a izanen da. San Fermin elkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 35 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun