Iaz bezala, aurten ere Ander eta Mikel Aramendik, eta Olatz Zabalak irabazi zuten Agerrako krosa. Bi anaiak batera helmugaratu ziren 5,8 kilometroko ibilbidea (zirkuituari lau itzuli) 20 minutu eta 4 segundoan burutu ondoren. Hirugarren Xabier Sanchez izan zen eta laugarren Gwendal Larque beratarra. Larque izan zen auzoko lehen lasterkaria
Olatz Zabala izan zen emakumerik azkarrena, 23 minutu eta 44 segunduko denborarekin. Bigarren Jone Galan izan zen eta hirugarrena Ana Petrirena.
Maila absolutuko lasterketaz gain haurren lasterketak ere egin zituzten kategoria hauetan: benjaminaurrekoak, benjaminak, kimuak, haurrak eta juniorrak.
Mailaz maila, aurrebenjamimentan Arane Perez eta Adur Irazoki nagusitu ziren; benjaminetan Nahia Larrañaga eta Beñat Goñi; alebinetan Alazne Errandonea eta Ander Etxegarai; infantiletan Lide Lizeaga eta Gorka Alzuguren eta juniorretan Nahia Pikabea eta Ibai Lekuona.