Lesakako Rallysprintaren 20. urteurrenari buruzko erakusketa zabalik da Harriondoan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 28a, 16:00
Lesakako Rallysprintaren hogei urte hauetako hainbat irudi eta informazio biltzen ditu erakusketak.

Irailaren 3ra bitarte ikusgai dago Harriondoan eta probaren hogeigarren edizioa larunbatean eginen dute

Lesakako Rallysprint probaren hogeigarren edizioa eginen dute aurten. Horren aitzakian, probaren inguruko 'Karrera bat historian zehar' erakusketa antolatu dute eta ikusgai dago irailaren 3ra bitarte Harriondoa kultur etxeko komentuko aretoan. 

Asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era ikusten ahalko da, eta larunbatean eta igandean 10:00etatik 14:00etara.

Erakusketan lasterketaren 20 edizioetan bildutako kartelak, argazkiak, bideak, parte hartzaileen zerrendak, sailkapenak, albisteak eta bertzelakoak bildu dituzte.

Larunbatean egin zuten inaugurazioa. Rallyaren 20. edizioa, berriz, larunbat honetan, irailaren 2an izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun