Baztango mutil dantzak ikasteko aukera izanen da Beran irailaren 17an

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 28a, 09:00

Cultur-Izan tradiziozko arte adierazpenen programaren barrenean, hainbat tailer izanen dira irailean Nafarroan. Eskualdean ikastaro bakarra izanen da; Baztango mutil dantzak ikasteko tailerra izanen da irailaren 17an, igandean, Beran.

Nafarroako Dantzarien Biltzarreko kide batek emanen du ikastaroa, eta egun guzikoa izanen da. Goizean, 09:30ean hasi eta 14:00ak arte elkartuko dira, eta arratsaldean, 16:00etan hasi eta 18:50ak arte. Ondotik, 19:00etan erakustaldia eginen dute. Bai ikastaroa eta bai erakustaldia Eztegara frontoian izanen dira.

Ikastaroa doan izanen da baina aitzinetik izena eman behar da esteka honen bidez. Informazio gehiago nahi duenak kultura@bera.eus helbidera idatzi edo 948 63 12 22 zenbakira deitu dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun