Erakusketa bihar hasi eta irailaren 3ra bitartean ikusteko aukera izanen da Harriondoa kultur etxeko komentuko aretoan. Asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era ikusten ahalko da, eta larunbatean eta igandean 10:00etatik 14:00etara.
Erakusketan lasterketaren 20 edizioetan bildutako kartelak, argazkiak, bideak, parte hartzaileen zerrendak, sailkapenak, albisteak eta bertzelakoak bildu dituzte.
Larunbatean eginen dute inaugurazioa 19:00etan eta horrekin batera, aperitibo ttiki bat ere eginen dute. Rallyaren 20. edizioa, aldiz, heldu den larunbatean, irailaren 2an izanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!