Open Sustrails Enduro BTT proba eginen dute irailean eta urrian Lesakan eta Igantziko Irrisarrilanden

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 27a, 10:00

Hiru lasterketak osatuko dute Sustrails Open Enduro BTT proba, eta horietako bi eskualdean izanen dira, Lesakan eta Igantziko Irrisarrilanden.

Irailaren 23an eta 24an izanen da Lesakako lasterketa eta urriak 7an eta 8an Igantziko Irrisarri Bike Enduro proba. Azken proba, aldiz, Basaburuan eginen dute, urriaren 21ean eta 22an.

Izen ematea dagoeneko ireki dute eta esteka honen bidez egin beharko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun