Hala ere, udalak salatu du Etxalarko Talde Feministak plazan paratutako pankarta kendu zutela bi arratsetan. Bestetan ere eraso sexistarik ez idatzia zuen talde feministak egindako pankartak. «Eraso hau gaitzetsi nahi dugu eta berriz ere horrelakorik ez gertatzea espero dugu», nabarmendu dute.
Hori salatzeaz gain, eskerrak eman dizkiete Etxalarko bestetan «modu batean edo bertze parte hartu duten guztiei», eta baita lanean aritu diren guztiei ere, «horiek gabe ezingo liratekeelako ospatu».