Kontzertu horren aitzinetik, eta udako zikloaren barrenean dagoeneko Joseba Irazoki eta Agara, Arima Soul System eta DJ Makala eta Janus Lester taldeak pasatu dira Aterpeko oholtzatik. Azken kontzertua irailarean 2an izanen da eta Dingwash taldeak reggae doinuak interpretatuko ditu.