Irailaren 17an izanen da proba, eta parte hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Ibilbide motzak 23,24 kilometroko luzera eta 770 metroko desnibela ditu, eta luzeak, aldiz, 37,1 kilometroko luzera eta 1414 metroko desnibela. Proba 09:00etan hasiko da Plaza Zaharrean.
Izen ematea online bakarrik egiten ahalko da, esteka honen bidez. Irailaren 15ean, ortziralean, izanen da izena emateko azken eguna. Prezioari dagokionez, Beti Gazteko bazkide eta federatutako txirrindulariek 12 euro ordaindu beharko dituzte, bazkideek eta federatu gabeek 15 euro, bazkide ez direnek eta federatutakoek 17 euro eta bazkide ez direnek eta federatuta ez daudenek, aldiz, 20 euro. Dortsalak egunean berean hartu beharko dira Plaza Zaharrean 08:00etan.
Adingabe guztiek gurasoaren edo tutorearen baimena aurkeztu beharko dute proban parte hartzeko. Horrez gain, 16 urtetik beheitikoek arduradun batekin egin beharko dute ibilbidea.
Proba ez lehiakorra denez, bizikleta elektrikoekin parte hartzeko aukera ere izanen da.