Haurrak zein helduak lehiatuko dira larunbatean Beran. 18:00etan hasiko da lasterketa, eta haurren txanda izanen da lehendabiziko. Kategoriaka, ttikiek 150 metroko lasterketa izanen dute, aurrebenjaminek 300 metrokoa, benjaminek 400 metrokoa, alebinek 800 metrokoa eta infantilek 1200 metrokoa.
Haurren lasterketak bukatuta, juniorren, seniorren eta beteranoen txanda izanen da 18:30ean. Juniorrek 2 kilometro eta 900 metroko ibilbidea egin beharko dute, eta seniorrek eta beteranoek, aldiz, 5 kilometro eta 800 metrokoa.
Lasterketan parte hartzeko izen-ematea egunean bertan egiten ahalko da irteeran, eta proba bukatzerakoan sari banaketa eginen dute irabazleentzat.