Izena kirolprobak.com atarian eman daiteke. Irailaren 2ra arte ematen ahal izanen da izena, edo gehienezko parte hartzaile kopurura ailegatzean bertzela. Aitzinetik izena emanez gero, bakarkako proban parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira eta erreleboka 30 euro. Parte hartzaileen kupora ailegatzen ez bada, probaren egunean ere ematen ahal izanen da izena. Kasu horretan, prezioak aldatuko dira: banakako probarako 25 euro ordaindu beharko dira eta erreleboka parte hartzeko 40 euro.
Lasterketa egunean, proba 10:30ean hasiko da.