Hitanoa ikasteko ikastaroa antolatu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta euskaltegiak

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 21a, 12:00
Ikastaroa Beran edo Lesakan eginen dute. Irudia: Freepik.

Hitanoa ikasteko aukera izanen dute irailean Bortzirietan Euskara Mankomunitatearen eta Bortzirietako Euskaltegiaren eskutik. Hitanoa ikasteko 1o orduko ikastaroa antolatu dute elkarlanean eta izena emateko azken eguna hilaren 31n izanen da.

Irailaren 5ean hasi eta urriaren 3an akabatuko da ikastaroa eta eskolak astearteetan izanen dira; 2 orduko iraupenekoak (18:00etatik 20:00etara) eta Beran edo Lesakan izanen dira.

Izena ematen dutenek 50 €-ko matrikula ordaindu beharko dute, baina Bortzirietan erroldatutakoek euskara-ikasleentzako dirulaguntza eskatu ahal izanen dute gastuaren %100 berreskuratzeko.

Izen-ematea abuztuaren 31 arte egin ahal izanen da esteka honetan edo 948 63 41 25 zenbakira deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun