Eraikitze lanetan zela, maiatzeko uholdeetan kalte larriak izan ziren inguru horretan, eta Kattonttikiko garbitokia buxatua gelditu zen. Garbitokiko ur huste sistema osoa berritu behar izan da eta hodi berri bat justu zakur parketik pasa behar izan da. Hala ere, lanak bukatu dituzte, garbitokia hutsik dago eta zakur parkea erabilgarri.
Parkea erabiltzeko ondoko arau hauek bete behar dira:
- Kakarik gabeko espazio bat da, hau da, zakur kakak bildu behar dira.
- Parketik kanpo zakurrek lotuta egon beharko dute.
- Jarrera oldarkorra duen edozein zakur berehala kontrolatu eta lotu beharko du haren arduradunak.