Arantza Rock jaialdiaren 26. edizioa ospatuko dute larunbatean

Abuztuaren 19an eginen dute Arantza Rock jaialdiaren 26. edizioa, Arantzako Gazte Asanbladak antolatua. Berotzen hasteko, ilunabarrean Matraka elektrotxangak girotuko ditu herriko karrikak eta 23:30ean kontzertuak hasiko dira: Deserrite, Burutik eta Kamuts taldeak igoko dira oholtza gainera. Sarrera bortz euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun