Berako udal kiroldegian atezain eta garbiketako peoi lanetan aritzeko langilea behar du Sastrako Kirol Zerbitzuak enpresa kudeatzaileak. Lan-eskaintza Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Doneztebeko Agentziaren bidez eginen da eta interesatuek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Espainiako edo Europar Batasuneko herritarra izatea, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den eremukoa.
- Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko adina ez gainditzea.
- Eskolatasun ziurtagiria edo graduatua, DBH edo baliokidea.
- Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa.
- Guttienezko idatzizko B1 maila eta ahozko B2 maila euskaraz.
Eskabideak abuztuaren 25eko 13:00ak arte aurkezten ahalko dira, kiroldegian bertan (astelehenetik ortziralera 09:00etatik 13:00etara) edo eskaera eta dokumentazioa info@sastrakokirola.eus helbidera igorrita. Hautaketarako epaimahaia Berako Udaleko eta Satrakako kideek osatuko dute.
Deialdiaren oinarriak eta baldintza guztiak ikusteko, egin klik hemen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!