Bankako Menditarrekin bazkaria eginen dute abuztuaren 20an Lesakako jubilatuen ostatuan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 14a, 09:00

Lesakako Jubilatuen Elkarteak elkartasun bazkaria antolatu du abuztuaren 20an, igandea, 14:00etan jubilatuen ostatuan. Bazkaria girotzeko, Bankako Menditarrak izanen dira kantari. Txartelak 30 eurotan daude salgai ostatuan abuztuaren 16ra arte. Bazkariko menuak barne hartuko ditu tomate entsalada, patata Errioxako erara, saiheski errea letxugarekin eta sagar tarta, baita ura, ardoa, sagardoa, cava eta kafea ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun