Bestetan petardoen erabileraren inguruan ohartarazi du Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 11a, 19:00
Komunetan 3.000 euroko kalteak sortu zituzten iazko bestetan petardoekin.

Kontuan hartuta azken urteetan herriko bestetan plazan eta Landagain eskolako komunetan petardoen leherketak eragindako kalte larriak, aurten petardoak kontu haundiz erabiltzeko ohartarazi dute

Udalak azaldu duenez, «bestetan jartzen diren postuetan petardoak saltzea debekatu beharrean, nahiago izan dugu petardoak saltzen uztea. Baina kanpotik etorritako petardo haundiak debekatuak geldituko dira». Gainera, «petardoen eraginez kalteren bat sortzen bada, heldu den urtean erabat debekatuta egonen dira, haundiak nahiz ttikiak. Kalte horien egileak harrapatuz gero, beraien edo, adin ttikikoak badira, beraien gurasoen gain geldituko da konponketen ardura».

Azkenik, oroitarazi dute «Etxalarko ondarea bertako bizilagunen eta bisitatzen gaituzten pertsonen gozamenerako ondasuna» dela, «guztion artean zaindu dezagun».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun