Bestak 2023

Astelehenean hasiko dituzte Arantzan bestak eta ortziraleko geldialdiaren ondotik larunbatean Arantza Rockekin emanen diote bestari segida

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 11a, 12:00

Lau eguneko bestak antolatu dituzte aurten ere Arantzan, astelehenetik ortzegunera, eta horietan ez da ekitaldi faltarik izanen. Astelehen eguerdian botako dute txupinazoa, eta txistularien kalejiraren eta herriko dantzarien emanaldiaren ondotik, 150 lagun bilduko dira herri bazkarian. Hortik aitzinera bestak segituko du. Ortziralea deskantsu eguna izanen dute eta larunbatean Arantza Rockek hartuko du lekukoa.

Abuztuak 14, astelehena
  • 12:00etan txupinazoa.
  • Ondotik herriko txistularien kalejira eta azken urtean jaiotako haurrei ongietorria.
  • Segidan herriko dantzarien emanaldia.
  • 14:30ean herri bazkaria Goiko Karrikan, Izer eta Alabierrek alaitua.
  • 18:00etan eskolako haurrek marraztutako kartelen erakusketa gorapean eta ginkana eta aurpegi margotzea haurrentzat plazan.
  • 20:00etan musika Belfast taldearekin.
  • 21:30ean zezensuzkoa.
  • 00:00etatik aitzinera Belfast taldearekin dantzaldia.
Abuztuak 15, asteartea
  • 10:00etan diana herriko txistulariekin.
  • 11:30ean Arantzako Dantzak frontoian.
  • 17:30ean pilota partidak:
    • Bortzirietako gaztetxoen partida: Eukeni Etxenike eta Markel Korta, Loitzate Goñi eta Ander Pagolaren kontra.
    • Emakumezkoak: Arrizabalaga eta Mendizabal, Aldai eta Capellanen kontra.
    • Gizonezkoak: Yoldi eta Cuairan, Apezetxea eta Apezetxearen kontra.
  • 20:00etan bertso saioa plazan. Arantzako bertsolariak eta Ekhiñe Zapiain, Saioa Alkaiza, Angel Mari Peñagarikano eta Xabat Illarregi.
  • 21:30ean zezensuzkoa.
  • 00:00etan Obaneuke taldearekin dantzaldia.  

Abuztuak 16, asteazkena
  • 10:00etan diana herriko trikitilariekin.
  • 10:00etatik 14:00etara puzgarriak frontoian.
  • 13:00etan elkartasun poteoa.
  • 14:30ean elkartasun bazkaria eskolan.
  • 17:00etan haurren lasterketa. Izen ematea 16:30ean. 
  • Ondotik merienda plazan.
  • 18:30ean herri kirolak frontoian.
    • Harri altxatzen: Lur Errekondo eta Mikel Lopetegi Urpe.
    • Nafarroako III. Mailako Gizonezkoen Aizkora Txapelketako finala: Victor Suarez, Jon Erdozia, Patxi Igoa, Oier Mitxelena eta Iker Goldarazena.
  • 20:00etan Holako taldearekin dantzaldia.
  • 00:00etatik 02:00etara Holako taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 17, ortzeguna
  • 10:00etan diana herriko trikitilariekin.
  • 11:00etan pilota eskolako haurrak eta Arantzako Pilota Txapelketako finalak.
  • 13:00etan kantu poteoa.
  • 14:00etan udaletako ordezkarien bazkaria.
  • 17:00etan entzierro ttikia plazan.
  • 18:30ean auzoen arteko desafioa frontoian.
  • 20:00etan buruhaundien eta erraldoien kalejira, trikitilariekin.
  • 20:15ean mutxikoak plazan.
  • 21:00etan auzoetako afariak.
  • 00:30etik aitzinera dantzaldia Trikidantzekin.  
Abuztuak 19, larunbata  Arantza Rock
  •  Ilunabarrean Matraka elektrotxaranga.
  • 23:30etik aitzinera kontzertuak: Deserrite, Burutik eta Kamuts taldeak. Sarrera bortz euro. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun